XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

E. Elizkizunetarako ta elizgizonen bizibiderako bear dan laguntza emateko, agintzen digu Elizaren boskarren aginduak.

*381. G. Nundik dakigu elizkizunetarako ta elizgizonen bizibiderako laguntza eman bearra deguna? E. Liburu Doneetatik eta Elizaren Arauditik eta gizabide jatorrak berak dionetik dakigu elizkizunetarako ta elizgizonen bizi-biderako laguntza eman bearra deguna.

*382. G. Beti izan al-degu katolikuok elizkizunetarako ta elizgizonentzako laguntza eman bear au? E. Bai jauna, katolikuok beti izan degu elizkizunetarako ta elizgizonentzako laguntza eman bear au, bañan ematea bera ez da beti berdin egin izan.

*383. G. Nola eman bear degu orain elizkizunetarako ta elizgizonentzako zor degun laguntza? E. Eliz-dirua izena duan Eliz-lantegiaren bitartez eman bear degu orain elizkizunetarako ta elizgizonentzako zor degun laguntza.

*384. G. Zenbat eman bear degu bakoitzak Eliz-diru-tarako? E. Degun eta dezakegunaren neurriz dagokiguna, eman bear degu bakoitzak Eleiz-diru-tarako.

Erruki-egintzak

*385. G. Zertarako dira erruki-egintzak? E. Gure lagun urkoai anima ta gorputzarekiko bearretan laguntzeko, dira erruki-egintzak.

*386. G. Zein dira animarekiko erruki-egintzak? E. Animarekiko erruki-egintzak oek dira: Lenengoa ez dakianari erakustea; Bigarrena, bearrean dagonari burubide onak ematea; Irugarrena, oker dagonari ondo erakustea; Laugarrena gaizki egiñak barkatzea; Boskarrena, naigabetuak poztea; Seigarrena, lagun urkoaren utsegiteak asarre gabe eramatea; Zazpigarrena, bizi ta illen alde Jaungoikoari otoitz egitea.

*387. G. Zein dira gorputzarekiko erruki-egintzak?.